1. TAILERRA: NOLA IKASI IRAKASLE IZATEN





KARTOGRAFIA TAILERRA  


Azken denboraldian zehar nik Elkarrikertuz ikerketa taldearekin batera, maisu eta maistrek eskola barruko zein kanpoko esparruetan nola ikasten duten ikertu dugu. Aurrera eramandako ikerketa etnografiko horretan Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako 15 irakasle parte hartu zuten.



Halaber, Bartzelonako ESBRINA ikerketa talde lagunek, beste ikerketa antzeko bat aurrera eraman zuten baina oraingoan Bigarren Hekuntzako gazteekin. Beraien lanean aurkitu zuten gazteek, ikaskuntza bezala, institutu barruan erlazioa duena bakarrik ulertzen dutela. Institutuan, gauzak halabeharrez egiten dute edo bestela ikasten jarraitzeko. Kanpoan, ordea, interesangatik.

Gero ikusi zuten barruan ikasten zituzten gauzak kanpora eramaten zituztela; baina kanpoan ikasten zutena ez zuten ordea institutu barruan erraz transferitzen. Beraien esanetan, irakasleek ez dute aintzat hartzen beraiek dakitena, ikasten dutena eta interesatzen zaiena institututik kanpo.
Esaten zutenaz ohartzean, ESBRINAn zein ELKARRIKERTUZen galdera berri bat formulatu genuen:

Nola egiten dute irakasleek eskoletatik kanpo ikasten dutena, egiten dutena edo interesatzen zaiena beraien praktikara geletan eramateko?
Edo beste era batean esanda,
Nola trantsitatzen du irakaslegoak kanpoan zein barruan ikasten duena?

Aurtengo ikasturte honetan, goiko esperientzietatik abiatuz, galdera berri bat etorri zitzaidan burura zurekin bat erantzutea gustatuko litzaidakena:

Nola egiten duzu irakasle izaten ikasteko?
Edo beste era batean esanda,
Nola egiten duzu unibertsitatetik kanpo ikasten duzuna, egiten duzuna eta interesatzen zaizuna iraskasle izaten laguntzeko?